Ira
29

Comedor Escolar - Eskola Jantokiak

Danon Artean, Larrabetzu atalean argitaratua.

Irailaren 25eko Udal Osoko Bilkuran EB-A/danon artean-ek, Udalak Eskola Jantokiei buruzko mozio bat aurkeztu zuen. Plenoko eztabaidan agertu ziren iritziak kontuan hartuta, erretiratzea erabaki zuen: 

Irakurri osoa

PDF Dokumentua:  Eskola Jantokiak 

El 25 de septiembre, EB-A/danon artean decidió en el curso del debate del Pleno Municipal, retirar la moción que presentó sobre el Comedor Escolar: 

Lectura completa.

Documento en PDF: Comedor Escolar


2 Iruzkin

Ira
29

Aurrekontuak - Presupuestos

Danon Artean atalean argitaratua.

aurrekontuak-presupuestos-00-08-3.jpg 

Aurrkontui buruz egin dugun txostena.

1º zatia: Aurrekontuak: Kapitulo ezberdinak / biztanleko 2000tik-2008ra. Konparazioak beste herriekaz.

2. zatia: Aurrekontuak: Kapitulu bakoitzaren pisua %etan Larrabetzun. Joera 2000-08.

3. zatia: Aurrekontuen esangurea. Kapitulu bakoitzari buruzko azalpenak.

Informe que hemos realizado sobre los presupuestos.

1ª parte: Presupuestos: Por capítulos y por habitante 2000-2008. Comparaciones con otros municipios.

2ª parte: Presupuestos: Peso de cada capítulo en Larrabetzu. Tendencia 2000-20008.

3ª Parte: Significado de los presupuestos. Explicación de cada capítulo.


Iruzkina bidali.

Ira
29

Informe Zespa Conten Txostena

Danon Artean atalean argitaratua.

zespa-conten.jpg

Zespa-Conten enpresak Larrabetzun duen zabortegiari buruz egin dugun txostena:

Zespa Conten Txostena

Informe sobre la esconbrera que la empresa Zespa-Conten tiene en la Larrabetzu.

Informe Zespa Conten


Iruzkina bidali.

Uzt
25

2008ko Aurrekontuak

Danon Artean atalean argitaratua.

presupuestoslarrabetzu2008-28.jpg

Este es el informe  realizado por EB-Aralar danon artean sobre los presupuestos 2008:

presupuestoslarrabetzu2008.pdf


Iruzkina bidali.

Eka
30

EAJk kontrako kartelak

Danon Artean atalean argitaratua.

EAJk euren kontrako kartelak direla eta aurkeztu duen mozioaren aurrean ondoko hau adierazi gura dau EB-Aralar, danon artean-ek.

Sarritan ikusi dira, politikari batzuk, era ez-zuzenan, irainduak Larrabetzuko kaleetan. Baten baino gehiagotan, ormetan eta pankartetan alderdi bat edo bestearen kontrako mehatxuak ( ordainduko duzue, herriaren amorrua jasoko duzue) izan dira. Adierazpen hauen kontra gagoz eta oraingo honetan bat egiten dugu EAJ egiten duen salaketarekin.

Goazen ispiluan begirada bat egitera. Gertatzen diren ekintza armatuei urruneko eta hurbileko erantzule pertsonalak, eta intelektualak bilatu edo asmatuz gero, zer ez genuke irudikatu ahal izango? Zer heriotza hondamendi eta mehatxu argazkiak aukeratu ahal izango geunkez? Horien gainean zein politikari, ipini ahal izango geunke? Baina hau ez da jokabide zuzena eta, ez da bidea.

Alkatearen eta EAJko zinegotzien argazkiak, geure buruaz pentsatzera eroaten gaitue. Ez ote gara hurrrengoak izango? Noiz eta nork erabakiko du gurea jartzea?

Pertsona publiko moduan publikoki gure irudiak agertzea onartu beharko dugu baina kartel hauen helburua urrunago joan leiteke. Presio politiko gordina mehatxutik hurbil dagoena helarazi nahi zaie? Antzinako pikotan bezala , kaleko ormetan, etsai, lagun eta senideen aurrean akusatu gura jake.

EAEren kontra hartzen diren errepresio neurriak, eta alkatearen, zinegotzien eta EAJren kontrako kartel hauek, salagarriak dira nahiz eta, gatazkaren ondorio tamalgarri moduan justifikatu. Norbera torturatzaile, mehatxu egilea edo indarkeri sortzailea ez izatea ondo dago baina, sinesgarria izateko ezinbestekoa da baita, adierazpen hauen kontra agertzea.

Giza eskubideetan, eskubide zibil eta politikoetan, herriaren borondatean eta, indarkeriaren kontrako adierazpenetan oinarritutako leialtasun politikoa aldarrikatu gure dugu Larrabetzurako eta Udaleko hiru talde politikoen harremanetarako.

Baina EAJren mozioaren kontra bozkatu dugu, pertsonen giza-eskubideak, herri honek bakean bizitzeko duen eskubidea eta errepresio politikoaren kontrako aipamen esplizitua, 2008ko otsailean 21eko plenoan eskatzen zena, agertzen ez delako (nahiz eta jakin EAJ ados dagoela guztiekin).
Larrabetzu 2008ko ekainaren 26a

EB-Aralar, danon artean


Iruzkina bidali.

Eka
30

EAE-ANV ko alkate eta zinegotzien eskubideak Udaletan.

Danon Artean atalean argitaratua.

EAE-ANV ko alkate eta zinegotzien eskubideak Udaletan.

Giza, zibil eta politiko eskubide guztien aldarrikapena egiten dugu. Gaur bereziki, EAE-ANVko alkate, zinegotziak eta zerrendetako hautagaiak udaletan egoteko duten eskubidearen alde agertzen gara.

EAE-ANVren kontra hartzen diren errepresio neurriak salagarriak dira, nahiz eta, sektore batzuk gatazka armatuaren ondorio tamalgarria direla argudiatu. ETAren ekintzak eta, berak dakartzan egoera urratzaileak, salagarriak dira nahiz eta sektore batzuk, gatazka adierazpenaren ondorio ez desiatua direla argudiatu.

Norbera torturatzailea edo tratu txarren sortzailea ez izatea behar beharrezko baldintza da baina, ezinbestekoa da poliziaren eskuetan gertatzen diren tortura eta tratu txarren jarduerak salatzea. Norberak indarkeria ez erabiltzea gutxiengo baldintza da baina ezinbestekoa da, ETAren indarkeri jarduera salatzea. Hau egiten dugun neurrian ausardia erakutsiko dugu, pertsonen eta gizartearen eskubideak norbere lorpen politikoen aurretik ipiniteko.

Euskal Herriak, bake bideen alde eta, indarkeriaren kontra dituen gogoak errespetatuko balira, EAE-ANVko hautagai zerrendak eta, zinegotzi eta alkateak jasaten dabezan egoera larriak, beste ikuspuntu batetik aztertuko geunkez eta ekimen bateratuak egiteko bideak, zabalagoak izango litezke.

Guk geuk Larrabetzuko Udalean zinegotzi guztiak, herriaren ordezkari lana ondo bete dagian, bidagarriak diren neurriak hartzeko bitartekoak ipiniko doguz.
Ideia hauek danon artean, EB-Aralar-en sustrai eta enbor humanistikoa dira. Kapitalismoa, sozialismoa, independentismoa eta autonomiaren aurretik dagoz eta, bere osotasunean, zatiketarik gabe ulertzen ditu.

Horregatik, 2008ko otsailaren 21ean Udal honek onartu zuen mozioa kontuan hartuz eta, gizatasunezko ideia honeik, aurkeztu dan mozioak bereganatzen ez dituenez, ezezkoa emon beharrean aurkitzen gara.

Larrabetzun, 2008ko ekainaren 26an
EB-Aralar, danon artean


Iruzkina bidali.

Mai
21

Amnistia.

Danon Artean, Udal Gaiak atalean argitaratua.

Amnistia mugimenduaren aurkako auziari buruz. Udal Batza.

Idazkiari buruz
Bat gatoz EAE-ANVren mozioak, sakabanaketa, tortura, errepresioa eta Estatuaren biolentzia bereziki, aparteko indarrarekin salatzearekin.
Begi honez ikusi dugu, salaketa egiterakoan, beste alderdi politikoak ez iraintzeko, idazkiak izan duen begirunearekin.

Alde bakarreko aldarrikapen eta salaketen ahulezia
Edonork, Udal honi eskatzen dion konpromiso maila bera izan behar du, norbere buruari eskatu behar diona. Edozein pertsona eta kolektiboak dituzten giza eskubideen alde indar eta begirune berberarekin agertzeko konpromisoa.
Salaketa antzua da eta indarra galtzen du, beste biolentzia batzuen salaketari uko egiten zaionean. Eskubide politikoak defendatzeko, besteen kontra, dinamita, armak, hondamenak, mehatxuak eta heriotza zigorra erabiltzen denean eta hori, ontzat eman, ulergarri iruditu edo salaketatik kanpo uztea erabakitzen denean.

Alde anitzeko aldarrikapen eta salaketen beharra
Alde anitzeko aldarrikapenak eta salaketak dira herriak behar dituenak. Gerra-bideak, bakoitza bere momentu eta neurrian salatuz, legitimitate gabe uzten dituenak, eta ondorioz, bake-bideen nagusitasuna lortzeko balio dutenak.
danon arteanentzat beharrezkoa da 2008ko otsailean Larrabetzuko Udal Batzak onartu zuena betetzea: Ideologia partikularren gainetik, oinarrizko etika politikoa dagoelako….Giza eskubide guztien aldarrikapena, indarkeri guztien salaketarekin batera egingo da, eskubide bat edo beste suspenditzea edo isiltzea onartu barik.

Erreziprozitate etikoaren beharra
Etika partzial baten ondoan etika globala agertu behar delako, XVIII. mendeko filosofo bati jarraituz bi ideia hauek betetzea eskatzen dugu: Tratatu ezazu pertsona oro, ez bitarteko bezala baizik barne barnetik helburu bezala.
Zure alde egiteko eskatzen duzun hori, izan dadila baita, besteen alde egin eta eskatzeko prest zauden gauza bera
Norbere eskubideen alde agertzea eskatzen den neurri berean, besteen eskubideen alde erreziprozitate konpromiso etikoa eskatu nahi dio danon artean EB-Aralarek mozio politikoak aurkezten ditugun edonori.

Mozioari ezetza
danon artean-EB-Aralar, mozioari ezetza ematera behartuta dago hain oinarrizkoa den alde anitzeko etikaren alde ez delako agertzen eta erreziprozitatearen aldeko konpromisorik ez duelako hartzen.
Idazki hau Udal Taldeei banatzen zaie.

Larrabetzu 2008ko maiatzaren 6a
danon artean EB-Aralar


Iruzkina bidali.

Mai
19

Inauguracion Casco Histórico

Larrabetzu atalean argitaratua.

Opinión de danon artean sobre el acto de inauguración el domingo 17 de la total peatonalización del Casco Histórico de la Villa de Larrabetzu.

1. Este acto inaugural, lo mismo que la de una casa o de un local, tiene la virtud de unir en forma amigable en un mismo espacio a la disparidad de personas de una comunidad y esa nos parece una razón de peso para hacerlo.
2. La presencia de todos los partidos en actos festivos populares, es un descanso, una tregua en la legítima disparidad política. La visualización de una cooperación que en la medida que se trabaja por ella, se agradece desde la calle.
3. En esta linea, EB-Aralar propuso una celebración simpática basada en una hoja de mano con el plano (al que por sugerencia de EAE se añadió el texto de historia), un pequeño concierto de música (que EAE sugirió a Musika Eskola), un sencillo lunch y unas palabras del alcalde.
4. Las gestiones directas se realizaron desde la alcaldía pero éramos conocedores del contenido básico del mismo: El aurresku, la txalaparta, la hoja de mano, la presencia del Diputado General y de la Diputada de Cultura.

En líneas generales se cumplió lo acordado pero tenemos que añadir:

* Toda inauguración municipal tiene que ser un acto mixto con una presencia institucional, compartida con personas y colectivos del pueblo que hayan podido aportar algo al acto o a la obra inaugurada.
* Los grupos Municipales, tienen que tener una presencia protocolaria adecuada y tener un lugar preferente en la propia inauguración (la cual ya se dio).
* El Ayuntamiento tiene que ser el punto de salida de la comitiva.
* Los discursos del escenario deben ser compartidos (a lo cual ya se ofreció la alcaldía), para no parecer capitalizados por un partido.
* El principio de la austeridad, en su justa medida, tiene que estar presente en todos los actos municipales. La infraestructura y la etiqueta gastronómica parecieron excesivas. Es necesaria una valoración de los costos de la inauguración.
* Lo temprano de la hora, el que no se hiciese en domingo, la falta de tiempo, hizo que algunas cuestiones no se planteasen en la Comisión de Gobernación, la propaganda fuese limitada y el pueblo se enterase solo parcialmente.

5. Tenemos que reconocer que es más fácil ver las soluciones a toro pasado, que las decisiones tomadas fueron básicamente entre todos los grupos y que las asumimos, y que estas consideraciones se hacen para que nos ayuden a mejorar lo hecho, en futuras inauguraciones institucionales.

danon artean

Larrabetzu 18 de mayo del 2008


Iruzkina bidali.

Mar
12

Isaias Carraskoren heriotzari buruzko mozioa

Danon Artean atalean argitaratua.

Larrabetzuko Udal Osoko Bilkurari
Isaias Carraskoren heriotzari buruzko mozioa

1. Asasinatzea beti da eragiten duenaren duintasun faltaren adierazle baina heriotza sortzen duten forma batzuk bereziki erakusten dute pertsona eta taldeen gizatasun falta erradikala. Isaias Carrascoren exekuzioa ETAren eskutik, horren adierazle da.

2. Munduko korronte humanitario guztiak heriotza zigorraren abolizioa eskatzen dutenean, ETA-k eta bere inguruak aldarrikapen hori eskatu eta gauzatu gabe jarraitzen dute, mehatxua eta heriotza ekarriz, uztes defendatu nahi duten herriari

3. Bai heriotzan eta bai torturan, badaude lehen mailako, erantzukizuna duten egileak eta taldeak eta sostengua eta legitimitatea emanez, bigarren mailakoa duten, pertsona eta giza taldeak. Isaias Carrascoren heriotza zigorrean eta tortura gertaeretan, lehenak dute erantzukizun zuzena baina bigarrenak, euren zeharkako erantzukizuna zenbatekoa den hausnarketa egin beharko lukete.

4. Ilegalizazioak eta kartzelaratzeak, gehiegikeri poliziala eta judizialean erakusle dira. Gizartean dauden sentimendu ezberdinak kontuan hartuta, alderdi guztien arteko negoziazio politikoa egiteko, gai ez den gobernu eta inguru politiko baten izaera errepresiboa.

5. Herriaren borondatea errespetatzeak, indarkeriaren kontra agertzeak eta bide baketsuen aldeko erabaki aldebakarrekoa egiteak, ekarriko dute eskubideen lorpena eta indarkeri antzuen amaiera.

6. Isaias Carrascoren heriotza salatzen dugu eta honen erantzule diren egile material eta intelektualei exigitzen diogu Euskal Herriak eta herritarrak, bakean bizitzeko duten nahia errespetatzeko.

Adierazpen hau ohiko diren komunikabideak erabiliz, herritarrei jakinaraztea erabakitzen da.

Larrabetzu, 2008ko martxoaren 13a
danon artean, EB-Aralar

-

Al pleno del Ayuntamiento.
Moción de EB-Aralar

1. El asesinato siempre es un acto indigno pero algunas formas de matar producen una especial sensación de ausencia radical de humanidad en las personas y los colectivos que lo producen. La ejecución de Isaías Carrasco es una de ellos.

2. Cuando todas las corrientes humanitarias del mundo piden la abolición de la pena de muerte ETA y su entorno siguen sin pedir y materializar esa reivindicación. trayendo la amenaza y la muerte al pueblo que dicen defender.

3. Tanto en la muerte como en tortura, hay unas responsabilidades primarias y directas que corresponden a sus autores y otras secundarias que corresponden a los colectivos sociales que les dan apoyo, comprensión y legitimación. El asesinato de Isaías Carrasco a manos de ETA y la tortura son responsabilidad de los primeros, pero los segundos deben reflexionar sobre el nivel de responsabilidad que les corresponde.

4. Las ilegalizaciones y los encarcelamientos son la imagen de los excesos judiciales y policiales. La cara represiva y la incapacidad de un gobierno para, teniendo en cuenta las distintas sensibilidades, conducir un proceso de negociación entre todos los partidos.
El respeto a la voluntad popular, la actitud contraria a la violencia y la opción unilateral a favor de las vías pacíficas son los caminos que traerán la consecución de los derechos políticos y la desaparición de la violencia estéril.

5. Denunciamos el asesinato de Isaías Carrasco y exigimos a sus autores materiales e intelectuales el respeto a los deseos de Euskal Herria de vivir en paz y el derecho a la vida e integridad física de sus habitantes.

6. Este acuerdo será dado a conocer a la ciudadanía a través de los medios de comunicación habituales.

Larrabetzu 13 de marzo de 2008-03-09
Danon artean EB-Aralar


2 Iruzkin

Ots
29

Aurkeztutako mozioak.

Larrabetzu, Udal Gaiak atalean argitaratua.

Hemen duzue atzoko plenoan aurkeztu genituen mozioak.

Las mociones que presentamos ayer en el pleno, la versión en castellano la publicaremos la proxima semana.

Oinarrizko printzipio politikoen aldeko adierazpena.

Herritarrak, marko politikoa erabakitzeko eskubidea.

irakurri testu osoa


Iruzkina bidali.